HEZKUNTZA BERRIKUNTZAK, IRAKURKETA SAIOAK
Gure gelako hainbat taldekideek irakurketa saio ezberdinak egin ostean, Hezkuntza Berrikuntzei buruzko hiru aurkezpen egin zituzten eta bertan jasotako ideia nagusiak biltzea da sarrera honen helburua.
- Aurkezpena, martxoaren 13an.
Azken 200 urteetan egondako hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmenenak.
Espainiako hezkuntza sisteman aldaketa politikoek eragin handia izan dute eta politikaren arloko etengabeko aldaketek hezkuntzaren aldaketak eragin ditu. Hala ere, azken 200 urteetan hiru izan dira aldaketa nabarmenenak: 1857ko erreforma, 1990ko aldaketa LOGSE rekin eta LOE erreforma 2006 an.
1857ko erreforma, “Moyano Legea”
Gizartearen beharrak asetzen zituen hezkuntza diseinatu zuten, publikoa, berdintasunaren alde eta dohakoa, horrek oreka eman zion hezkuntza sistemari. Horrez gain, hezkuntza sistema 3 mailatan banatu zen: LH, DBH eta Goi mailako Hezkuntza. Aipatu beharra dago gaur egungo hezkuntza sistemaren aldaketa asko erreformaren baitan daudela.
LOGSE (1990)
Lege honen helburu nagusia, neska-mutil guztiak eskolaratzea zen, baina, horretaz gain, derrigorrezko hezkuntza misto eta dohakoa bat lorpen: Hezkuntza mistoa, 16 urtera arte luzatu zuen titulu ofiziala eskainiz. Dena den LOGSE legeak porrotak ere ekarri zituen, HHri arreta gutxi jarri zioten eta prestakuntza profesionalean gainbeherak eman ziren.
LOE (2006)
Hezkuntza arloan bizirik iraun duen gutxietakoa da lege hau. Honen helburua, hezkuntza sistema egongor bat finkatzea da eta hezkuntzan dauden arazoei irtenbideak urkitzea. Hori dela eta, kalitatezko hezkuntzaren aldarrikapena egiten da ordena eta argitasuna eskainiz.
- Aurkezpena, martxoaren 13an.
Hezkuntza erreformak.
Estatuaren agintean partidu politiko ezberdinak agintzean, hezkuntzan aldaketak egoten dira eta hauek curriculumean eragina izaten dute; hauei erreformak esaten zaie. Eragina beti ez da positiboa izaten eta horregatik aldaketa bortitzei kontraerreforma esaten zaie; esaterako: LOGSE, LOE, edo gaur egundo LOMCE.
Ondoren, erreformoen porroten inguruan aritu ziren, izan ere, teorikoki erreforma guztiak positiboak diruditen arren, hauek aurrera eramaterako orduan beri ez da era egokiak egiten. Esaterako, irakaskuntzaren konpromezu eta prestakuntza arazoak, diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako etab. aipatu zituzten.
Hori guztia kontuan hartuta, erreformarik gabeko etorkizun bat izan zen hitzaldia eman zutenen konklusioa.
- Aurkezpena, martxoaren 22an.
Konstruktibismoa eta ikaskuntza motak.
Azken aurkezpen honi hasiera emateko konstruktibismoaren definizio bat eman ziguten: irakaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat. Honetan ikaslearen interesetik abiatuta, bera izango da bere ikasketa prozesua eraikitzen joango dena.
Jarraitzeko, lau ikaskuntza mota azaldu zizkiguten:
Harrera errepikakorra, non ikasleak jarrera pasiboa hartzen duen eta kontzeptuak memorizatu egiten dituen. ikaskuntza mota honetan, ez dira aurrezagutzak eta esperientziak kontuan hartzen.
Harrera esanguratsuan, ikaskuntza aurreko ideietan oinarrituta eratzen da. Baina, ez dira kontuan hartzen erritmo ezberdinak edo aurretik jasotako ezagutzak, emaitza da helburu bakarra.
Aurkikuntza errepikakorrean, ikasleak jarrera aktiboa izango du, bere kabuz arituko da kontzeptuen arteko erlazio eta ordena aurkituz.
Aurkikuntza esanguratsuan ere, ikasleak jarrera aktiboa izango du eta aurrezagutzak garrantzia handia hartuko dute bertatik abiatuko baita ezagutza berriak lortzeko. Irakaslea kanpoko laguntza izatera mugatuko da.
Lau ikaskuntza motak hobeto ulertzeko dinamika txiki bat antolatu zuten taldeka bakoitzak mota bat antzeztu zezan.
Bestetik, hezkunza berrikuntzen inguruko aurkezpena ere egin ziguten beste gelakide batzuk, Carlos Magro adituaren hainbat ideia azalduz. Hauek dira azpimarratutako ideia batzuk:
- Hezkuntza sistemek erreformaren beharra daukate ez baitute eragin positiborik.
- Sistema hau berritu behar da gizartearen eraldaketa azkarra eta bortitza dela eta; informazio asko daukagu baina ezagutza falta zaigu.
- Gaur egungo eskoletan berrikuntza pedagogikoa beharrezkoa dela, eta ez bakarrik teknologikoa gaur egun gertatzen den bezala.
- Sistema aldaketa, eraldaketa pedagogikoa, teknologikoa eta kulturala ematen denean etorriko da.
- Erreforma ezin da eskolaren errealitateari bizkarra emanez sortu.
- Aldaketa eskolan sortu eta honen onurako sortu behar da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina