GURE KARTOGRAFIA


Kartografiaren helburua, Metodologia aktiboa era ulerterraz eta bisualean aurkeztea da. Horretarako, mural handi batez baliatu ginen eta honetan, loturaz beteriko ibilbide bat sortu genuen. Baina, ibilbide jarraitu eta zehatz bat egin beharrean, ideien arteko loturak egin nahi izan genituen, izan ere, metodologia aktiboa prozesu bat bezala ulertzen dugu, baina ez dugu prozesu finko bat bezala ikusten. Horregatik, kasu ezberdinei egin nahi izan genien erreferentzia lotura horiekin.


Bestetik, ikasle batzuk ipini genituen ibilbidearen hasieran ikasleak ardatza izan behar direla irudikatzeko, haiengandik habiatu beharra dago metodologia aktiboa lortu ahal izateko.

Ondoren, metodologia aktiboa azaltzeko aukeratu genituen gaiak aztertuko ditugu.


  • Ezagutza eraiki Esperimentazio eta esperientziekin lotu genuen puntu hau. Horregatik honen barruan konstruktibismoa ere azaldu genuen aldi berean metodologiarekin lotura eginez.
  • Ikasleen autonomia Aurrezagutzen garrantzia azpimarratu genuen puntu honetan. Horrekin batera, ikasleen haien kabuz lan egiteko ahalmena goraipatu nahi izan genuen, hortik aurrera taldeko lana aberatsagoa izateko.
  • Diziplinartekotasuna Metodologia aktiborako bidean ikasgai ezberdinen arteko lotura egitea garrantzitsua iruditzen zaigu, bizitza errealean bezala, ikasleek gaien arteko harremana ikus dezaten.
  • Harremana eta komunikazioa Ikasleen arteko zein irakaslearekin landu beharreko gaia ikusten dugu eta metodologia dinamiko bat eramateko ezinbestekoa ikusten dugu.
  • Hezkuntza komunitatea Aurreko harremanekin lotuta, eskolak familia eta lagunen laguntzarekin funtzionatzeak, ikasleen heziketa izugarri aberastuko duela uste dugu. Beraz, hezkuntza formala eta ez formalaren uztarketa aipatu nahi izan genuen.
  • Metodologia Azkenengo puntu honetan, hasieran aipatutako konstruktibismoa berriz aipatzeaz gain, proiektuka lan egitearen aberastasunari buruz ere aritu ginen eta talde elkareragileak bezalako metodologiak azaldu genituen. Aipatutako azken honetan, hezkuntza komunitatea ere sartu genuen eta gure esperientzia pertsonala gehitzeko aukera izan genuen.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

CURRICULUMA MOTAK SAILKATZEN

CURRICULMAK ERANTZUTEN DITUEN GALDERAK