ESKOLA BIZIPENAK. ARGAZKI ELKARRIZKETA
Zeintzuk
dira nire haur hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak?
Nola
eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?
Eskola urteetan zehar gure bizitza eta izaera markatu duten ekintzak egon dira eta ikasle bezala definitu gaituzte, orain garen pertsona izatera lagundu digute. Hona hemen nire lehen hezkuntzako urteak markatu zituzten 10 gertaeeren argazkiak:
Argazki
honetan nire eskolako klase batean nago marrazten, uste dut plastika ordua
zela. Irakasleak paper txuri bat utzi zigun tenperekin eta guk nahi genuena
marraz genezake, nik betidanik gustuko izan dut plastika, eskulanak eta
marrazketa, beraz, pilo bat gozatzen nuen horrelako ariketak egiten
genituenean. Argazki honek esaten didana da, ni irakasle izatera heltzen
naizenean nire klaseko ikasleei haien irudimena eta sormena azaleratzeko esparrua
eskainiko diet, haiek libre egin ditzaten nahi dituzten ekintzak. Baita ere, arteak
leku handia izango du nire irakasteko eran.
Ikus daitekeen
moduan argazkian inauteriak ospatzen geunden, urte horretako gaia indioak eta
bakeroak ziren. Eskolan mozorroak guk egiten genituen, hilabete batzuk lehenago
astean hainbat ordu eskaintzen genituen mozorroa prestatzeari, txokotan
banatuta. Asko gustatzen zitzaidan mozorroak egitea, izan ere, naiz eta mozorro
berdina jantzi bakoitzak bere gustura diseinatzen zituen eta guztiak indioak
izan arren jantzi ezberdinak eramaten genituen.
Esperientzia honetatik ateratzen dudana aurreko argazkiaren antzekoa da,
ikasleei haien irudimena lantzeko esparrua eskaini behar zaie eta irakasle
moduan bide horretan lagundu behar da.
Eskola gehienetan
bezala nirean ere irteerak egiten genituen. Hau Artium museoa da
(Vitoria-Gasteiz), bisita interaktiboak egite genituen, hasieran museoa gida
batek aurkezten zigun baina amaieran guk parte hartzeko aukera geneukan eta
ekintza desberdinak prestatzen zituzten guretzako. Museoak ikasteko aukera
paregabea ematen dute, beti ere museoa ondo aukeratzen bada. Askotan eskolan
ematen diren edukiak hobeto ulartzen dira praktika jarrita edo ikasteko lekua
aldatuta, umeak ere haien irakasle ez den beste pertsona batekin egotean
interes gehiago jartzen dute eta ondo datorkie.
Urtero bezala
eskolako klasearen argazkia ateratzen genuen tutorearekin eta niri asko
gustatzen zitzaidan urtero ematen ziren aldaketak ikustea, aldaketa fisikoak
zein adiskideenak, urte bakar batean gauzak asko aldatzen baitira. Argazki
hauek oso garrantzitsuak dira, talde nortasuna sortu behar delako eta gizartean
bizitzeko ezin bestekoa delako beste pertsona batzuekin egotea. Beste pertsonak
errespetatzen jakin behar da eta irakaslearekiko harremana ez da bertikala izan
behar, horregatik irakaslea gurea artean kokatzen zenean niretzako oso berezia
zen.
Argazkian
ikusten den karpeta ikastolan erabiltzen nuen karpeta da, bertan gurasoentzako
oharrak, etxeko lanak eta liburuak
eramaten nituen. Karpeta egunero eraman behar genuen eta nire gauzak antolatzen
laguntzen ninduen, gauean prestatzen nituen eraman beharreko gauzak eta gero
eskolatik ateratzerakoan egiten nuen lehen gauza gurasoei oharrak ematea zen.
Argazkian ez da ikusten, baina bakoitzak bere karpeta nahi zuen erara
apaintzeko aukera geneukan eta oso gauza politak ikusi nituen.
Gasteizko museoetaz
aparte, Euskal Herrian zehar ere irteerak egiten genituen, hau, “Piraton Etxea”
da. Pare bat egun egoten ginen nahiko txikiak ginelako egun gehiago joateko eta
bertan gure areko elkarbizitza hobetzen genuen eta herrietako eta baserrietako
bizimodua ezagutzen genuen. Irakasleak irakasle paper hori kentzen zuen eta
gutako bat bezala jokatzen zuen. Nire eskola urteetako oroitzapen onenak
horrelako irteeretan daude eta benetan pilo bat ikasi nuen. Eskolan ikasitakoa
errealitatera eramaten zen eta gero eskolara itzultzen ginenean horren inguruko
proiektuak egiten genituen taldeka.
Nire lehen
hezkuntzako urteak gehien markatu dituen ekintza argazki honetan ikusi
dezakeguna da, Crescendo abesbatza. Duela hamar urte sartu nintzen abesbatzan eta
oraindik bertan jarraitzen dut. Gehien osatu nauen esperientzia izan da, europa
osoa ezagutzeko aukera izan dut bertan eta musikari bezala hazi naiz.
Abesbatzan eskolan baino gehiago ikasi dudala esan dezaket, musikaren bidez
heziketa askoz hobeagoa dela uste dut nik.
Hau ez da nire eskolako argazki bat baina bai, eskola urteetakoa. Betidanik gustoko izan dut kirola eta gurasoek asko animatzen ninduten nahi nituen kirolak frogatzera. Batzuetan, eskoletan, kirolari garrantzia kentzen zaio eta umeek buruz ikasteaz aparte badituzte beste gaitasun batzuk, beraz, horiek garatzeko aukera eman behar zaie. Nire bizitza osoa kirolarekin lotuta egon da eta nik ere nire irakaskuntzan erabiliko dut.
Argazkian ikusten dena eskolako liburutegian erabiltzen genuen materiala da. Astero liburutegira joateko aukera geneukan eta bertan gustoko geneukan edozein liburu har genezake eta etxera eraman. Astebete geneukan liburua irakurtzeko eta hurrengo astean txosten hau betetzen genuen. Bertan, iritzi labur bat ematen genuen eta hausnartzeko aukera ematen zigun. Urte amaieran, txostena jasotzen genuen eta irakurritako liburu guztien bilduma bertan geneukan. Niri ez zitzaidan asko gustatzen irakurtzea eta batzuetan aspergarria iruditzen zitzaidan txostena betetzea.
Azken argazki hau ere ez da eskolakoa baina nire eskola urteak asko markatu zituen gertakarien ordezkaria da. Zorionez nire familarekin europa eta afrikatik bidaiatzeko aukera izan dut, argazki hau Parisekoa da zehazki. Bidaiatzeak eskolak ematen ez dizun ezagutza ematen dizu eta asko ikasi daiteke beste kulturetatik. Mundua oso handia da eta pentsaera, tradizio eta kultura asko daude ezagutzeko oraindik. Beraz, aukera izanda bidaiatzera bultzatuko nituzke ikasleak, modan dauden jostailuak erostera baino.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina