CURRICULUMA MOTAK SAILKATZEN

Heziberri 2020 aztertzen aritu gara klasean azken aste hauetan eta gelakide guztien artean curriculuma modu orokorrago batean aztertzeko hainbat irizpide osatu ditugu. 

Definizioa: Curriculuma ikasle batek ikasten duen guztia da.

Lau curriculum mota ezberdindu ditugu: - Agerikoa/formala
                                                             - Ezkutua/ ez agerikoa
                                                             - Erreala
                                                             - Ausentea


1.Curriculum agerikoa
Gobernuak, irakasleek eta ikastetxeek eratutako dokumentua da non ikasketa antolamendua (zer eman), metodologia (nola eman) etab. azaltzen diren. Curriculum agerikoa da hain zuzen ere Heziberri 2020.



2.Curriculum ezkutua edo ez agerikoa
Antolamenduaren arabera transmititzen diren ezagutzak, jokabideak, jakintzak, ideologiak etab. Era esplizitoan ematen dena.


3.Curriculum erreala
Ikasleek benetan ikasten dutena, ezagutza. Curriculum ageriko zein ezkututik ematen den guztitik ikasleek benatan barneratzen dutena.


4.Curriculum ausentea

Ez dago irakaslearen planifikazioan nahiz eta curriculum formalean agertu.
Adibidez: matematikan ekuazioak, matrizeak, erro karratuak... landu behar direla jartzen du curriculum agerikoan, baina, irakasleak hauetako batzuk ematen ez dituenean, Curriculum ausentea esaten zaio.

Curriculum mota hauek teknokratiko (curriculum formala) eta filosofikoetan (curriculum ezkutukoa) sailkatu ditzazkegu.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

GURE KARTOGRAFIA

CURRICULMAK ERANTZUTEN DITUEN GALDERAK