KULTURA BISUALA



XIX.mendea teknologia berrien eta komunikabideen mendea dela diote adituek, eta teknologia horiei esker egunero jasotzen ditugu milaka mezu, argazki, bideo etab. Baina, ba al dakigu zer nolako eragina duten komunikabideek gure egunerokotasunean?
Aurreko egunean, irudiek atzetik daramatzaten mezuetan fijatzen egon ginen klasean ete konturatu ginen, irudi bakar batek izugarrizko eragina izan zezakeela gure pentsatzeko eran eta gure bizimoduetan. Klasean, zehazki, haurtzaroarekin eta ikaskuntzarekin zerikusia zuten irudien inguruan aritu ginen eta hemen duzue nik pertsonalki egindako hausnarketa.



HAURTZAROA
C:\Users\amaia\Downloads\File_000.jpeg

Haurtzaroari buruzko irudiak Interneten bilatzerakoan alboan daukagun irudien antzekoak ateratzen zaizkigu; azal txuriko umeak, ile-horiak, alaitasunez beteak... Edonori haurtzaro hitza aipatzerakoan horrelako kontzeptuak etortzen zaizkigu burura, izan ere, hautzaroa, alaitasunez betetako aroa da, non umeek jolasteko aukera duten, esperientziatik ikasten duten eta kezka gutxi dituzten. Baina mundu osoko toki guztietean haurtzaroak definizio bera du?

Nire ustez ere haurtzaroa zoriontasunaren sinonimo da eta munduko ume guztiek euki beharko lukete zoriontasunez bizitzeko eskubidea. Hala ere, Espainiaren kasuan, umeak eskolaz kanpoko ekintzaz beteta daude eta bertan igarotzen ez duten denbora ikasten ematen dute, beraz, jolasteko eta esperimentatzeko denbora oso murriztua geratzen da.



Erlazionatutako irudiaHurrengo irudi honetan haurtzaroaren beste aurpegi bat ikusi dezakegu, garapen bidean dagoen herrialde bateko bi umeen argazkia ikusi daiteke ezkerraldean. Nagusiagoa den umea besteari janaria ematen ari da, izan ere, gosea gure munduko eta gure gizarteko errrealitate bat da. Egunero gosez hiltzen diren pertsonen kopurua gero eta handiagoa da.
Irudi honetan beste kultura bateko umeak ageri dira eta aurreko argazkian ez bezala haien aurpegiek ez dute zoriontasuna eta alaitasuna islatzen. Haurtzaroan hain oinarrizkoa den jolasa eta esperimentazioa desagertu dira eta ume hauen gainean, batez ere nagusienaren gainean, ardura handia dago, bizirauteko baliabideak aurkitu behar ditu eta.

Nahiz eta, aurretik esan bezala, niretzat haurtzaroa zoriontasuna izan badakit munduan beste errealitate batzuk daudela eta horietaz kontziente naiz, gosea bezain kezkagarriak dira gerretara joaten diren umeen egoera edo gaixotasun larriak sufritzen dituzten umeen bizi baldintzak. Baina horrelako egoeretaz konturatzeko ez da behar urrun joan behar, hemen bertan pobrezian bizi diren familiak bizi dira eta haien seme-alabek ez dute elikadura osasuntsu batez gozatzeko aukera. Nire iritziz egoera guzti hauek oso kezkagarriak dira eta aldaketa bat beharrezkoa da egoera guzti hauek hobetzek



IKASKUNTZA


C:\Users\amaia\Downloads\File_001.jpeg


Nahiz eta irudi honetan lehen aipatutako ume txuria eta ile-horia agertu, irudi honek gure herrialdean dugun hezkuntza-sistema ondo irudikatzen du. Izan ere, hezkuntza-sistema honen helburu nagusienetakoa eduki gehiegi umeen barruan sartzea da eta askotan ez dute ulertzen zer ari diren ikasten eta zertarako balioko dien hainbeste informazio.

Irudi honetan ikusten dugun umea, edukiz beteta egon arren alaitasuna erakusten du, gaur egungo
haurrei ulertarazi diegulako informazio asko buruan izatea zerbait garrantzitsua dela.
Esan beharra dago argazki honen bidez hezkuntza formala irudikatzen dela.



APRENDIZAJE EN PAISES SUBDESAROLLADOS bilaketarekin bat datozen irudiak
Beste irudi honetan, ez da zertan hezkuntza formala izan behar, hezkuntza ez-formala izan daiteke, baliteke erdian dauden pertsonak irakasleak ez izatea, baizik eta auzoko edozein. Ez dirudi europako herrialde garatu bat, Afrikako herri txiki bat dela ematen du. Hemen ume txuri eta ile-horiarik ez da ikusten eta ikasteko ingurua oso desberdina da, naturarekin kontaktuan dagoen espazioa da.

Gorputz adierazpena lantzen daudenez ikaskuntza mota honetan edukietatik haratago joatea lortzen da.
Nire ustez, askotan uste da Europako eta AEB-tako ikaskuntza mota hoberena dela eta bertako ikasleak jakintsuenak direla, baina kasu gehienetan ikasle pasiboak hezitzen dira. Irudiko ikaskuntzan berriz, transmititzen diren baloreak desberdinak dira eta epe luzeagoan baliotsuagoak izan daitezke, ikasleek baita ere era aktiboagoan hartzen dute parte.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

CURRICULUMA MOTAK SAILKATZEN

GURE KARTOGRAFIA

CURRICULMAK ERANTZUTEN DITUEN GALDERAK