JOSE MOYA ETA KONPETENTZIAK

Aurreko egunean, Jose Moyaren hainbat bideo ikusi genituen klasean eta horien inguruan apunteak hartu genituen. Bideo horiei buruz hausnartzeko hainbat galdera ditugu erantzuteko eta hau da nik ondorioztatu dudana.


Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin. 

Konpetentzien inguruan hainbat definizio ikusi ditzakegu begiratzen dugun lekuaren arabera. Adibidez, Jose Moyak pertsona batek bere esku dituen baliabide guztiak erabiltzeko duen modua dela dio, baloreak, ezagutza eta jokabidea besteak beste.

Europako Erkidegoen Batzordearen (2006)ustez, konpetentzia hau esan nahi du: "Oinarrizko konpetentziak dira pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere".

ELGAren arabera, DeSeCo (2005), "Ezagutzak eta trebetasunak baino gehiago da konpetentzia. Eskaera konplexuei erantzuteko trebetasuna sartzen du barnean, baliabide psikosozialak oinarri hartzen ditu, eta mobilizatu egiten ditu (baita trebetasunak eta jarrerak ere) egoera eta testuinguru jakin batean". Konpetentzia erakusteko, ezinbestekoa da testuinguru batean kokatutako eskaera edo egoera konplexuen aurrean jartzea.


Azkenik, Heziberrik horrela planteatzen ditu konpetentziak: "eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin".

José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Espainiako hezkunttza sisteman 4 ikaskuntza mota hauek aurki daitezke: konpetentziak, portaerak, jokamoldeak eta gaitasunak. 1970 (Ley General de Educación) Portaerak, 1990 (LOGSE) gaitasunak eta jokamoldeak, 2007 (LOE) konpetentziak.

Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.

Nire ustez, DBH-ko etaba, etapa selektiboa da, LOMCE-k etaba honen amaieran errebalidak ezartzen dituelako eta horregatik ikasle guztiek ez dute DBH-ko titulua eskuratzeko eskubide berdina izango. 

Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.  

Jose Moyaren iritziz ebaluazio egokia emateko bi baldintza bete behar dira. Alde batetik, ebaluazio hori aurrera eramateko erabiltzen diren informazio iturriak egokiak izan behar dira eta, beste aldetik, ebaluazio irizpide batzuk egon behar dira. 

Hau da, konpetentziak ebaluatzeko kontuan hartu behar diren irizpideak hainbat curriculumen barruan daude eta horien informazio iturriak zehaztu eta identifikatu behar dira. Informazio iturri horietan ebaluazioa nola burutu behar den azaltzen da bakoitzaren eginkizuna zehaztuz.


Heziberrik ebaluazioa hiru etapatan banatzen du: Hasierakoa edo diagnostiko izenarekin agertzen da, adibidez, PISA edo eta errebalidak, bitartekoa edo formatiboa, konprobatzea edukiak barneratzen dituzten ekintzak egitea. Azkenik, bukaerakoak, honetan azterketak egoten dira.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

CURRICULUMA MOTAK SAILKATZEN

GURE KARTOGRAFIA

CURRICULMAK ERANTZUTEN DITUEN GALDERAK