EBALUAZIOA
1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación
1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Orokorrean, irakaslegoak “ebakuazioa” erabiltzerakoan,”kalifikazioei” egiten diote erreferentzia, hau da, notak jartzeari. Urte luzez eman da “ebaluazioa” modu honetan, baina, ez dago aldatzerik bi kontzeptuen arteko ezberdintasuna ez bada ikusten. Ebaluaziorako ez da beharrezkoa nota edo kalifikazio bat ezartzea, kalifikaziorik gabeko ebaluazioa da hain zuzen ere ikasleentzako aberasgarriena.
1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
Ebaluazio hezigarriaren bidez irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetu nahi dira eta hobekuntzarako ebaluazio prozesu horri deritzo ebaluazio hezigarria. Ebaluazio mota hau defendatzen duten autoreek hezkuntzaren alderdi integral bat bezala ikusten dute.
Ebaluazio normatiboan ez bezala, ebaluazio hezigarriaren azken emaitza ez da ikasleak kalifikatzea, baizik eta ikaslea pertsona izateko behar bezain informazioa izatea. Horretarako irakasleak hobekuntzarako tresnak izan beharko ditu, ikuspegi gizatiar batetik ikusita.
Hauek dira ebaluazio mota honek bete behar dituen funtzioak:
- Irakasleriaren eguneroko konpetentziak hobetzea.
- Ikasleriaren ikaskuntza prozesua hobetzea.
- Ikasgelan ikasleekin ematen den irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea.
1.2.1. Ebaluazio formatibo /hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
- Ikaskuntzan zentratutako ebaluazioa: Ebaluazio mota hau batez ere ikaskuntza prozesuan zentratuta egongo da, aurreko hori hobetzekotan.
- Ebaluazioa hezitzailea: Aldaera honetan ikaslea bera izango da bere ikaskuntza prozesuaren inguruan hausnarketak egingo dituena.
- Benetako ebaluazioa: Ebaluazio honetan instrumentuak eta jarduerak eguneroko egoera errealetara aplikatzeko ebaluazio jaruderak egongo dira, ebaluazio erreala eta artifiziala bereiztuz.
- Ebaluazio integratua: Lehenago aipatutako ebaluazioaren aurkakoa da, ikaskuntza prozesuan interatuta egon behar delako eta prozesu jarraia izan behar delako. Ebaluazio hau egunerokotasun bat izango du.
- Ebaluazio alternatiboa: Orain arte erabilitako ebaluazio tradizionala alde batera uzten duten ebaluazioen multzoa.
1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
Partekatutako ebaluazioa esaten zaio, ikaslea bere ebaluazio prozesuan parte hartzen duenean. Ebaluazioan parte hartzeko moduak asko dira eta horregatik ikasleak erabili ditzakeen teknikak ere askotarikoak dira: auto-ebaluazioa (norberak bere burua), ko-ebaluazioa (berdinen artekoa), ebaluazioa partekatua (irakasleak ikasleekin duen elkarrizketa), auto-kalifikazioa (norberak bere burua kalifikatzea) eta elkarrizketa bidezko kalifikazioa.
Irakaslearen papera ebaluazio partekatuan hau da: ikaskuntzen eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen inguruan elkarrizketa prozesuak egitea, elkarrizketa hauek banakakoak edo taldekoak izanik.
Hauek dira parte hartzearen hainbat onura:
- Banako arduratsuak sortzeko hezkuntza demokratiko bat sortzeko laguntza.
- Gelako giro hobetzea eta elkarbizitzako gatazkak konpontzeko laguntza.
- Ikaskuntzaren hobetzea.
- Autonomia pertsonala, autoerregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuen hobekuntza.
- Analisi kritikorako eta autokritikarako gaitasunen garapena.
Eta hauek berriz, parte hartzea sustatzen duten instrumentu batzuk: ikaskuntza karpetak, plataforma digitalak, proiektuen garapena, etab.
1.4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Gure curriculum dekretuari erreparatuz gero, ebaluazioaren eginkizuna ikaskuntza prozesuarei eta horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea da, lortutako konpetentziak eta baliabideak zeintzuk diren jakiteko,hiru ebaluazio mota bereizten ditu:
- Hasierako ebaluazioa, ikaslearen egoera zein den ikusteko eta horrela hezkuntzako esku-hartzea ahalik eta egokien diseinatu ahal izateko.
- Prozesuaren ebaluazioa, ikaslearen ikasteko prozesu osoak duen garapen eta bilakaerari buruzko informazioa eskuratzea duela helburu.
- Amaierako ebaluazioa, non, kalifikazio bat jartzen zaion ikasleari, estandarizatutako eta arauz ezarritako eskalaren arabera adierazten dena.
Curriculum dekretuak ebaluazioaren zehaztasun orokorrak definitzen ditu baina gero ikastetxe bakoitzak aukeratu beharko du zein ebaluazio mota erabili curriculumaren arauak jarraituz. Izan ere, oinarrizko, zeharkako eta diziplina barneko konpetentziak hartu behar dira kontuan.Bestalde, ikasleak zer ikasi duen ikusteko ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak erabiltzen dira (edukiak eta konpetentziak ebaluatzen dituzte).
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa - Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]
Ebaluazio irizpideak: Kontzeptu nahasia da, izan ere, irakasleek ebaluazio zein kalifikaziorako erabiltzen duten terminoa da, hau da, ikasleek bete beharreko emaitza eta konpetentziak direla. Baina horri, “irakaskuntzaren emaitzak” esaten zaio, alegia, ikasleek bete beharreko edo barneratu beharreko materia. Beraz, lotura handiko kontzeptuak dira baina, “ebaluazio irizpideak” terminoa alde batera uztea da aproposena bere ordez, aipatutako beste hitzak erabiliz.
Ebaluazio baldintzak: ikasleei ebaluatuak izateko aukera ematen dieten alderdi edo baldintzak dira. Esaterako, ikaslea egunero joan behar da klasera irakasleak haren ekintzen araberako feedbacka emateko eta ebaluazioa eman ahal izateko.
Ebaluazio jarduerak: jakintza, gaitasun eta konpetentzien barneraketa ebaluatu ahal izateko dauden ikaskuntza jarduerak dira. Horrela ebaluazio formatibo bat izateko, ikasleen helburuak konprobatzeko eta metodologia kontrolatzeko.
Ataza-jarduera: ikaslearen ikasketa aztertzeko ekintza da, emaitzen bitartez abaluazioa aurrera eraman ahal izateko. Honen adibide dira idazlan bat, ahozko azalpen bat, laburpen bat etab. Jarduerekin nahasten den kontzeptua da, baina, atazak tosten batean bildu behar dira ikastetxe guztietan.
Ebaluazio teknika-prozedimendua: ikasleen jarduererak baldintzatzen dituzten instrumentuak aztertzeko teknika da, horrela, helburuak eta konpetentziak lortu diren jakiteko. Esaterako, behaketa sistematikoa edo produkzioan analisia.
Behaketa sistematikoa: jarduerak analizatzeko ezinbestekoa da behaketa, baina ez du jarduera guztietarako balio. Behaketa sistematikoa eman ahal izateko, momentuan ebaluatu daitezkeen ekintzak izan behar dira edota egunerokotasunez ematen direnak.
Ahozko hartu-emanak: harreman interpertsonalak eta elkarrizketak ebalutuak izan behar direnean ematen da. Adibidez, mahai-inguruetan, asanbleetan… Hizpide duten gaia interesekoa bada, ikasleen ahozko gaitasuna ebaluatzeko aukera ematen du, bestela, gustuko ez badute, parte hartzea ebaluatuko da. Ahozko hartu-emanentzako, behaketaren antzeko instrumentuak erabiltzen dira ebaluatzerako orduan.
Probak: Egoera ezagun eta ohikoenak dira, ikastetxeetan sarritan ematen direlako: azterketa idatziak (test modukoak, erantzun motzekoak, garatzekoak…) eta hauen helburua ebaluatzea da. Proba hauek egun daukaten izaera aldatzeko azterketei ikuspuntu ezberdina ematea bilatzen da: azterketak zuzendu ondoren ikasleei bueltatzea haiek zuzentzeko, modu horretak ikasleek askoz gehiago ikasiko dute.
Ikasleriaren ekoizpenen analisia: ikasleen bakarkako prozedura ebaluatzeko erabiltzen da eta hori aurrera eramateko ikasleen hainbat baliabide erabiltzen dira: koadernoa, taldeko txostenak… Honek ebaluatzeko proposamen berriak egiten ditu, esaterako eztabaidetan parte hartzea.
Ebaluazioa instrumentuak ebaluazioa aurrera eramateko tresnak dira, ikaskuntza prozesuan emandako lorpen eta helburuak aztertzeko. Hona hemen adibide batzuk:
- Kontrol zerrenda: ikasleak edo taldeak dituen ezaugarri edo alderdien aipamena egiten da.
- Estimazio eskala: Alderdi edo ezaugarrien aipamena egiterako orduan behaketa xehetasun gehiagorekin egiteko aukera ematen du.
- Galdera zerrenda: Egoera didaktikoa gidatzeko modu bat da, behaketaren bidez aztertu ezin diren alderdiak prestatutako galderen bidez informazioa lortzeko.
- Behaketarako gidoia: behatu beharreko puntuak antolatzeko eskema bat da eta prozesuak zein ondorioak aztertzeko balio du.
- Errubrika: eskala deskriptiboa ere esaten zaio eta ikasle bakoitzak izan ditzakeen ezaugarriak deskribatzeko balio du. Mailakatze bakoitzak ikaslearen ekoizpen akademikoaren ezaugarri zehatzak jasotzen ditu.
2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
Ikaslegoaren kontzeptuen barneratze maila ikusteko balio duten baliabideak dira, ikaslearen aurrerapenak ebaluatu ahal izateko. Horretarako, programazioan ebaluazio instrumentuen zehaztapena beharrezkoa da, era berean, garrantzitsua da irizpide hauek ikasleei jakitera ematea. Ebaluazio irizpideen bitartez, ikasleen jokabide hautemangarriak ikusiko dira.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina