UNITATE DIDAKTIKOA: ESKOLARA BIZIKLETAZ
SARRERA Justifikazioa Unitate Didaktiko hau bizikletaren erabileraren sustapenari egongo da zuzendua. Horretarako, arazoaren azterketa egingo da lehendabizi, ondoren horri aurre egiteko zer konpetentzia, eduki eta helburu landuko diren azalduko da. Jarraitzeko arestian aipatutako gaiak lantzeko hainbat jarduera proposatuko dira eta azkenik honen ebaluazioarekin itxiko da Unitate Didaktikoa. Kokapena Ibaizabal eskolako seigarren mailako ikasleak bizikletaz doaz eskolara egunero, izan ere, eskola hirigunetik sei kilometroko distantziara dago. Eskola publikoa da eta duela 12 urte ireki zuten metodologia berritzaileak martxan jartzeko asmoz. 2 - 12 urte bitarteko ikasleak daude ikastetxean eta hauen elkarbizitza eta harremana sustatzeko, maila ezberdinetako ikasle taldeak sortzen dira ekintza ezberdinak burutzeko. Ikasleek klasean mota askotako jarduerak egiten dituzte, non eurek diren jardueren gidariak. Horregatik haien gurasoek autonomia ematen diete egunero ikask...