Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2017

CURRICULMAK ERANTZUTEN DITUEN GALDERAK

Gaur Didaktika Orokorreko klasean Heziberri 2020 curriculuma behatu dugu. ESTEKA: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/OH_curriculum_osoa.pdf Curriculuma behatzerakoan hainbat galdera erantzuten zituela ikusi dugu eta hemen idatzita utziko ditut Euskadiko Curriculumak erantzuten dituen hainbat galdera:

ESKOLA BIZIPENAK. ARGAZKI ELKARRIZKETA

Irudia
Zeintzuk dira nire haur hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak? Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen? Eskola urteetan zehar gure bizitza eta izaera markatu duten ekintzak egon dira eta ikasle bezala definitu gaituzte, orain garen pertsona izatera lagundu digute. Hona hemen nire lehen hezkuntzako urteak markatu zituzten 10 gertaeeren argazkiak: Argazki honetan nire eskolako klase batean nago marrazten, uste dut plastika ordua zela. Irakasleak paper txuri bat utzi zigun tenperekin eta guk nahi genuena marraz genezake, nik betidanik gustuko izan dut plastika, eskulanak eta marrazketa, beraz, pilo bat gozatzen nuen horrelako ariketak egiten genituenean. Argazki honek esaten didana da, ni irakasle izatera heltzen naizenean nire klaseko ikasleei haien irudimena eta sormena azaleratzeko esparrua eskainiko diet, haiek libre egin ditzaten nahi dituzten ekintzak. Baita ere, arteak leku handia izango du nire irakasteko eran.